Gure produktuak

Eusko Labelan duen abelgorria

Euskal Okela da Eusko Label ezaugarriarekin adierazitako abelgorri okela, Arautegi  eta Egiaztapen Prozedurek ezarritako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituena.

Euskal Okela Euskal Herriko baserrietan kontu handienaz hazitako animalien okela da. Hau da, beren bizitzako urrats guztietan kontrolaturik egon diren eta baimendutako hiltegietan beren kalitateagatik hautatutako abelgorrien okela.

Abereen elikadura, bazka naturala eta HAZIK baimendutako pentsuetan datza.
Euskal Okela, Eusko Label ikurraz egiaztatutako abelgorri okela da.Araudi Teknikoan (Araudia eta Zerrenda Positiboa) eta Egiaztatze Prozeduretan (salmenta toki eta gainontzeko operadoreak) zehaztutako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen duena.

Euskal Okela , Eusko Labela duen okela bakarra izateaz gain,Jatorriko Deitura Babestua (JDB), eremu geografiko jakin bateri lotutako kalitate berezidun produktuak egiaztatzen duen europar ikurra ere,badu.

Informazio gehiago >hemen<

Baserriko Txerria

Eusko Labela duen Baserriko Txerriaren haragia EAEn hazi, hil eta zatitzendiren txerriena da; kalitatez bikaina da; eta garantia sanitario handiak ditu.

Baserriko txerriak kanpo-librean hazten dira, animalien ongizatea ahalik eta gehien zainduz eta, elikatzeko, pentsu konpletoak eta baserriko bertako produktuak emanez.

Hain osasuntsu eta kontrol guztiekin hazten diren txerriek kalitate handiko haragia izaten dute, kolore biziagoa duen haragia, gantz infiltratu gehiago duena.

Informazio gehiago >hemen<

Euskal Baserriko Oilaskoa

Libre hazitako Baserriko oilaskoak, antzinako eran hazitako oilaskoen zaporea du.
Zerealez osaturiko elikadura naturalak, %65etik gora artoa, atlantiar arraza eta hazkunde mantsoak, hiltzeko garaian duten gutxienezko 81 egun heldutasunak eta artisau erako ekoizpen sistemak erabat ziurtatzen dio kontsumitzaileari okela osasungarri, samurra eta zaporetsua, merkatuan aurkitu ohi denaren aldean oso ezberdina.

Informazio gehiago >hemen<

Euskal babarrunak

Babarruna tradizio handiko elikagaia da Euskal Herrian, duela bostehun urte baino lehenagotik egiten dena gure baserrietan. Eusko Labela duten Euskal Herriko Babarrunak kalitate goreneko babarrunak dira, dastatzaile profesionalek “oso onak” edo “apartak” bezala sailkatutakoak.
Baserri ondoko baratze eta landetan, artisau eran, ingurugiroarekiko errespetu handienarekin ekoizten dira.
Euskal Herriko 3 babarrun mota ezagunenak honako hauek dira:

Tolosako Babarrunak

Arabako Babarrun Pintoa

Arabako Arrozina Babarruna

Informazio gehiago >hemen<

Euskal esne bildotsa

Eusko Labela duen benetako esneko bildotsa Euskal Herriko “Latxa” eta “Carranzana” arrazak dira.
Bere amaren esnea soil-soilik elikaturik dago eta 3 astetik 5era bitartekoadenean hiltzen da, eta horri esker haragi samur eta ezin goxoagoa du.

Hil zuten garaiko data ageri den ezaugarri zenbakidun bat eta lau “ziri” txuri daramatza Eusko Label zigiluarekin. Ziri horietako bakoitza arkumearen laurdenetako bakoitzean kokatzen da, haren garantia ziurtagiria izanik.

Informazio gehiago >hemen<

Euskal baserriko arrautza

Euskal Baserriko Arrautza gure baserrietan hazitako oiloen arrautzak dira. Kanpoan hazten dituzte oiloak, baldintza ezin hobeetan eta hazkuntza sistema egokia erabiliz.
Oiloak aske bizi dira egunez, eta gauez, kalitatezko atsedentokia dute. Animaliaren ongizatea kontu handiz zaintzen da. Zelai berdez eta fruitu arbolez inguratutako tokietan hazten dira, eta barruan, beren atsedena bermatzeko instalazio egokiak dituzte.
Oiloen elikadurak ere berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, ondo elikatzeak kalitatezko produktua lortzea ziurtatzen du. Horregatik, oilo erruleen dieta laboreetan oinarritzen da, eta jaten dutenaren % 50 baino gehiago artoa da.

Informazio gehiago >hemen<

Ibarrako piparrak

Bere azal fina eta ia batere mina ez den mami samurra, kolore berde-horixka eta zapore suabea dira Eusko Labela duen Ibarrako Piparra nahastezin bihurtzen duten ezaugarriak.
Pipar mota autoktonoa da eta, nagusiki, Gipuzkoan ekoiztu eta ontziratzen da, produktuaren hautaketa oso zorrotza eginez.
Garraztasun eta gatz kopuru gutxiko ardo txuriaren ozpinetan ontziratzen den elikagai hau gero eta izen handiagoa hartzen ari da merkatuan, batetik, hainbat plateren osagarri gisa eta, bestetik, aperitibo ugariren oinarri bezala.

Informazio gehiago >hemen<

Oliba olioa birjina estra

Eusko Labela duen Oliba-Olio Birjina Estra goi-kalitateko produktu bat da, erabat EAEn ekoitzia, landua eta ontziratua. Araudi zorrotz batek finkatzen ditu horiek bete behar dituzten kalitate-ezaugarriak.

Olio hau nagusiki Arroniz barietateko olibak erabiliz egiten da, eta zuhaitzetik jaso berriak dira beren heldutasun-punturik onenean, elikadura eta zapore aldetik dituzten ezaugarri guztiak gorde ahal izan ditzaten. Hotzean erauzten da olioa, eta prozedura mekanikoak edo fisikoak erabiliz bakarrik, produktuak eraldaketarik jasan ez dezan.Bai produktuaren kalitatea ahalik gehiena zaintzearren eta bai ingurumenarekiko errespetua bermatzearren, aditu profesionalek gainbegiratzen dituzte ekoizpenaren alderdi guztiak.

Informazio gehiago >hemen<

Eztia

Eusko Labela duten eztiak ezti naturalak dira, gardentasun poliniko handikoak, eta kalikate kontuan Europako Arautegi Tekniko zorrotzenetako baten ezarpenak betetzen dituztenak. Pasteurizazio prozedurarik izan gabeko esne gordinak direnez, beren ezaugarri biologiko eta nutritibo guzti-guztiak gordetzen dituzte.
Kalitate handiko ezti freskoak dira, betiko usadioa jarraituz, erlategi txikietan ekoiztuak.
Gure herriko klima eta lore aberastasunari esker mota ezberdinetako eztiak biltzen dira, kolore eta usain ugaritakoak.

Informazio gehiago >hemen<

Arabako patata

Klimari, lurrari eta tradizioan oinarritutako laboreari esker, gaur egun, Arabako Patata goren-goreneko kalitatezko elikagaitzat hartzen du kontsumitzaileak.
Eusko Labelek, ezarri diren kalitate-azterketak gainditzen dituzten patata motak soilik babesten ditu.
Ingurugiroarekiko errespetu osoz erein, hazi eta bildu ondoren, patatarik onenak hautatzen dira kontsumitzaileari elikagai osasungarria, homogeneoa eta kalitatezkoa eskaintzeko.

Informazio gehiago >hemen<

Gernikako piperra

Eusko Labela duen Gernikako piperra Euskal Herrian ekoizten den piper mota autoktonoada. Honako ezaugarriak ditu: luzera txikia, pedunkulu estu eta luzexka eta kolore berdexka.
Duela urte gutxi arte Bizkaian soilik ezagutzen bazuten ere, bere zapore apartak eta bere fintasunak guztiz bereganatu dituzte piperzale zorrotzenak ere, eta, gaur egun, ezinbesteko erreferentzia bihurtu da Estatu osoko jatetxe garrantzitsuenetan.

Informazio gehiago >hemen<

Euskal tomatea

Euskadiko baserrietan ekoiztutako tomate honek betidaniko tomatearen usaina, kolorea eta zaporea ditu.
Eusko Labela duen tomatea, itxura ildaskatukoa eta barrumarraduna, bere heldutasun une egokienean biltzen da, eta horregatik kontsumitzaileek asko estimatzen duten bete-beteko zaporea du, betidaniko zaporea.
Tomate mota onenen artean aukeratutakoa eta ingurugiroa zainduz hazitakoa.

Informazio gehiago >hemen<

Euskal letxuga

Eusko Labeldun Letxuga gure lurrean sortutako produktu freskoa da, gure baserrietan ingurumena errespetatuz lantzen dena. Azken emaitzan gure baserritarren esku trebeak nabarmentzen dira eta, bildu ondoren, ezarritako araudia betetzen duten Letxugak bakarrik hautatzen eta identifikatzen dira Eusko Labeldun gisa. Ekoizpen-lekuaren eta kontsumitzen den tokiaren arteko gertutasuna dela-eta, Eusko Labeldun Letxugak beti fresko iristen dira gure merkatuetara.

Informazio gehiago >hemen<

Euskal esnea

Eusko Labeleko esne pasteurizatuak Euskal Herriko ustiategi onenetan du bere jatorria, indarrean dagoen Europako arautegiak eskatzen duena baino kalitate maila handiagoa eskainiz. Goi mailako kalitateko esne gordin honi ultrapasteurizazio izeneko prozedura termikoa ezartzen zaio, elikagai honen nutrizio eta zapore arloko ia ezaugarri guzti-guztiak gordetzea lortuz, eta funtsezko bitaminarik eta aminoazidorik galdu gabe ia.

Honela, elikagaia bere egoera naturalean dituen ezaugarri beretsuekin iristen da kontsumitzailearengana. Produktu freskoa denez hozkailuan egon behar du.

Informazio gehiago >hemen<

Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolina

ARABAKO TXAKOLINA

Kantaurialdeko Arabako eskualdeak osatzen du, Amurrio, Aiara, Artxiniega, Llodio eta Okondoko udalekin, Arabako Txakolina eigteko erabiltzen den Ondarribi Zuri mahats mota autoktonoa hazten deneko ingurune geografikoa.
Informazio gehiago >hemen<

BIZKAIKO TXAKOLINA

Urteko ardoa da, Bizkaiko herrietan hazitako mahatsen fermentazio kontrolatuaren bidez modu naturalez sortzen den urteko ardoa. Ardo gaztea, arina, lurrintsua eta apar arina. Ahoan suabea eta gruta-gustukoa gertatzen da, garraztasun ukitu batekin.
Informazio gehiago >hemen<

GETARIAKO TXAKOLINA

Getariako Txakolina Gipuzkoan egiten den ardo gaztea da. Bi mahats motarekin egiten da: Hondarribi Zuri, ekoizpenaren %80-90ª, eta Hondarribi Beltza, gainerako %10-15ª.
Informazio gehiago >hemen<

Arabako Errioxako ardoa

Arabako Errioxa, Errioxa Jatorrizko Izendapenaren barruan dagoen azpi-izendapen bat da, bertako mahasti, mahastizain eta ardogileen lan egiteko eragatik nortasun eta izaera propioa duena.
Arabako Errioxak leku garrantzitsua bereganatzen du Europako ardoen esparruan, eta horren adierazgarri nabarmenak dira barruko merkatuan nahiz kanpokoan saltzen duen Kriantza, Erreserba eta Erreserba Handi kopuru garrantzitsua eta nazioartean lortutako sariak.

Informazio gehiago >hemen<

Idiazabal gazta

Euskal Herria bezain zaharra, Idiazabal Gazta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egiten da duela milaka urtez geroztik.Gazta ondua da, gutxienez 2 hilabete ontzen egona, eta ardi latxa eta karrantzarraren esne hutsez egina, animaliarengandik lortutako gatzagia erabiliz eta prentsaketa bidez.

Informazio gehiago >hemen<

Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco

“Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco” jatorri izendapena Euskadin ekoitzi eta landutako sagardo naturalari dagokio. Jatorri izendapenean, baimendutako bertako 115 sagar aldaera daude guztira, mendeetan aukeratu, ugaldu eta hobetutakoak. Aldaera horiek guztiak eremu geografiko honetan lantzen dira, eta, beraz, bertako baldintza edafologikoetara eta klimatikoetara daude egokituta.  Euskal Sagardoa jardun tradizionalen arabera ekoizten da, nahiz eta horretarako teknologia berriak erabili.

Kalitatea egiaztatuta daukan produktua da; izan ere, horretarako prestatuta duen Fraisoroko Laborategian egiten dira beharrezkoak diren kalifikazio organoleptiko eta fisiko-kimiko guztiak. Produktuaren eta prozesuaren kontrol eta egiaztatze lana, berriz, HAZI Fundazioak egiten du. Botilaren lepoan ageri den kapsula edo/eta sagar gorria da, hain justu, Euskal Sagardoaren bereizgarria.

Sagardo naturala da, azukre eta gas gehigarririk gabea, eta 6 gradukoa. Edalontzi zabalean edo kopan edatea gomendatzen da, 10-12ºC-an.

Informazio gehiago >hemen<

Sagardo Gorenak

HAZI Fundazioak sagardogileen sektorearekin egindako elkarlanari esker, kalitatezko bi zigilu publiko eta ofizial daude Euskadin: EUSKAL SAGARDOA eta GORENAK.

GORENAK txapela daraman sagardo botila bakoitzak kalitate analitikak eta dastatze panelak gainditu ditu, Fraisoro Laborategi akreditatuan kalifikazio onak lortuz.

Beraz, han-hemengo sagarrak erabiliz bertan egindako sagardoa da GORENAK, eta kalitate-bermea duena.

Informazio gehiago >hemen<

Lekaleak eta kontserbak. Euskal Baserri

LEKALEAK

Euskal Baserri egoskariak gure nekazarien esku adituek Euskadin landatutako egoskariak dira, betiere ingurumena errespetatuz.
Babarrun Pintoa, Arabako Babarrun arrozkara eta Arabako Garbantzua, adibidez, Araban landatzen dira, bertako klimatologiaren eraginez errazago hazten delako eta kalitate handiko produktuak lortzen direlako.

KONTSERBAK

Euskal Baserri kontserbak Kalitateak baimendutako Euskadiko enpresek egiten dituzte Euskal Baserri lehengaiak erabilita.
Modu tradizionalean eginak eta barazkien zapore eta testura osoa gordetzen duten errezetak oinarritzat hartuta lantzen dira, edozein unetan elikagai osasuntsuez gozatu ahal izateko.

Informazio gehiago >hemen<

Euskadiko Kantauriko hegaluzea eta antxoak

“Euskadiko Kantauriko Antxoa” eta “Euskadiko Kantauriko Hegaluzea” berme markek bereizi egiten dituzte Euskadin ekoitzitako artisautza kontserba hauek merkatuan dauden gainerakoetatik, eta bermatu egiten dituzte, halaber, lehengaiaren jatorria, metodo tradizional bidezko ekoizpen sistema eta produktuen kalitatea.

Informazio gehiago >hemen<

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartzen dut