Basque Label Harategiak

KONFIANTZAZKO HARAKIN TRADIZIONALAK, EROSKETA ESPERIENTZIA MODERNOA

Basque Label Harategiak beste lekuetatik desberdintzen den denda da, bere espezializazioa, inplikazioa, eta konpromisoa Euskadiko kalitate goreneko produktuekin lotuta dagoelako, produktu horien artean Eusko Labela duen abelgorria protagonista ukaezina delarik.

Denda hauetan arreta paregabea eta aholku profesionalak izango dituzu eskuragarri, zure erosketak modu errazean egin ahal izateko eta zure erritmoan gainera: presa baduzu azkarrago; aholkurik nahi izanez gero, astiroago.

ZURI MOLDATUA

Berezia den zerbait, jakitun baten aholkua, errezeta bat edota iradokizun bat nahi duzu? Galde iezaiozu gure harakinei. Erabakiak hartzen laguntzeko daude bertan, haragi onenaren sekretu guztiak aitortzeko, baita sukaldean nagusitzeko ideia eta iradokizunak kontatzeko ere.

Telefonoz erosketak egitea edo WhatsApp bidez enkargua egitea nahiago duzu?
Ez dago arazorik. Basque Label Harategiak-en zure beharrizanei moldatzen gara, komertzio tradizional espezializatuan arreta onena eskaintzeko.

Basque Label Harategiak aukera onena da, bai erosketetarako denborarik ez baduzu, baita bilatzen ari zaren Eusko Labela duen okela berezi horretarako arreta pertsonalizatua eta maisuen aholkua nahi izanez gero ere.

GURE BASERRITARREKIN %100EKO KONPROMISOA

Basque Label Harategiak-en gure baserritarrekin eta produkzio jasangarri eta kalitatezkoarekin konpromisoa hartu dugu. Horregatik, gure dendetan aurkituko duzun ia guztia Euskadin arreta osoz ekoiztua izan da.

Eusko Labela duen abelgorriaz gain, honako produktu hauek ere aurkituko dituzu hemen:

Eusko Label Produktuak: Baserriko Txerrikia, Baserriko Oilaskoa, Euskal Herriko Babarrunak, Arkumea, Baserriko Arrautzak, Ibarrako Piperminak, Oliba-olio Birjina, Eztia, Arabako Patata, Euskal Herriko Esnea, …

Sor-marka: Araba, Bizkaia eta Getariako Txakolina , Arabar Errioxako Ardoa, Idiazabal Gazta eta Euskal Sagardoa.

• Sagardo Natural Gorenak eta Euskal Baserriko kontserba eta lekaleak.

• Euskal Herriko Kantauri Itsasoko Antxoa eta Hegaluzea.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu bisitarien segimendua egiteko, errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraituz gero, cookieak onartuko dituzu. Cookiei buruzko politika Onartzen dut